Herio heroi Arrasateko gaztetxean


Urtebete pasa da 'Herio heroi'rekin lanean hasi ginela; irakurketa soila izango zena 'antzezlan oso' bilakatu da denborarekin, azkenaldian Ainara Gurrutxagaren laguntzari esker.


Emanalditik emanaldira bizirik egon den esperientzia izan da 'Herio heroi', alditik aldira arriskatzen eta gauza berriak probatzen bizirik egon den proiektua. Udaberrian emanaldiak eskainiko ditugu Arrasaten, Aulestin, Billabonan, besteak beste.


Proiektuan gabiltzanok ere etengabe harritzen gara pertsonaiek ematen digutenarekin. Lagun batek behinola esan zigun bezala, 'harritzeko gaitasuna galtzean galtzen da dena'. Azkenaldiko aldaketekin hasiera berri baten aurrean gaudela sentitzen dugu. Helburuak bete ahala sortu den hasiera.