HERIO HEROI antzezlana Aulestiko ADELen



Ez dago demokrazia baino sistema hidratatzaileagorik...!


Hori bera esango dugu, oraingo honetan, Aulestin. Artedramak antolatutako ADELen dabiltzanak izango ditugu lagun, Aulestiko herriarekin batera. Plazer handia izango da, familian egongo gara kasik.


Antzerkia gertatzen den zerbait da, edo izan beharko luke. Hori dugu beti xede, aldi bakoitzean gertatzen den zerbait izatea, publikoa aktore. Lortzen ez dugunean ere, sarritan hori izaten dugu buruan. Ez errepresentatzea, gertatzea baizik.


Herio heroiren kasuan emanaldi guztiak izan dira ezberdinak, are ezberdinagoak alegia. Estreinaldiz beteriko ibilbidea izan da antzezlanarena, saio bakoitzean kasik aldaketa potenteren bat egin dugulako. Irakurketa izatetik antzezlana bilakatzera asko izan dira urratsak. Azkenaldian, Ainara Gurrutxagaren zuzendaritzaren laguntzarekin eman ditugu berriak.


Nahi duzue body milk?