Igandean Azpeitian paperik gabe estreineko aldiz!!!



Pasa den ostiralean Oñatiko gaztetxean irakurketa dramatizatua eskaini ostean (ikus goiena.net), otsailaren 13an (igandea) Herio heroi antzezlan 'oso' bilakatuko da Azpeitin. San Agustin aretoan jarri dugu hitzordua 19:00etan, Azpeitiko Kultur Mahaiak antolatutik Udalarekin elkarlanean.


Herio heroi esperimentazio prozesu jarraia izan da. Hastapenean irakurketa baino ez genuenez egin nahi, alderantzizko prozesua bizi izan duigu ia, testutik salto egin ziguten gainera pertsonaiek, lanean jarraitu eta azkenik irakurketa dramatizatua izatetik antzezlan izatera pasako gara. Ziur aski Azpeitia inflexio puntua izango da, eta antzezlan modura gauza berriak aurkitzen jarraituko dugu, bilatzen eta eraldatzen. Hori da gure asmoa!