HERIO HEROI Kukutzan



Herio heroi egin genuen abuztuaren 2an Kukutzan. Ez genuen uste abuztuan emanaldirik egingo genuenik, baina pena merezi izan zuen. Gure pertsonaiak astindu ostean Kukutzako borroka bor-borka ezagutzeko aukera izan genuen: emanaldiaren aurretik aldamio bat jarri nahi zietela enteratu ziren, eztabaida bizia sortu zen balizko erantzunaren inguruko gogoetaren ildotik.

Abuztuaren 2koa bezalako egunek ekartzen digute gogora, era guztietako zirku-itoetan gabiltzanean, zergatik egiten dugun egiten duguna.