Solasaldia 'Herio heroi'ko pertsonaiekin Ahotsenean













Herio heroi egin ahala deskubritzen ari garen proiektu bat da. Irakurketa dramatizatu xume bat egiteko asmoz abiatu ginen, Café Bilbao sariaren harira kitzikatuak. Gerora aktoreek pertsonaiei forma ematearekin bat kariñoa hartu diegu, ezagutu ditugu apurka, gure ezusteetaz jabetu dira. Horren ondorioz Herio heroiren bidea espero baino luzeago eta aberatsago suertatu da: Artezblaik argitaratu du testua, EHAZEk eraman Durangora... irakurketa egiteari utzi eta antzezlan bilakatzen saiatuko gara (izan, paperarekin bada jada).


Durangoko Azokan Ahotseneako solasaldien-formatura egokitu ginen. Oso ondo etorri zitzaigun pertsonaiekin esperimentu bat egiteko, ez ohikoa zaien egoera batean kokatua. Iñigo Ortega aktoreak hartu zuen pertsonaiak elkarrizketatzeko ardura.


Mila esker beraz Iñigori, Artezblai-ri, EHAZEri, Ahotsenea-ko lan taldeari, aurkezpenera gerturatu zineten guztioi... eta nola ez, mila esker ai!tari, bere gorpua haraino eramaten uzteagatik!