TOPAko emanaldiaren kronika







Itzulera operazioa. Egun arraroa. Pertsonaiak azaletik mintzo zaizkigu, geu gara agian mintzo ez zaizkienak. Aretoa ederra da baina. Ahalegina egin dugu, bagatoz. TOPA bizitzeak ere, merezi duelakoan. TOPAtu ditugu azkenean. Bertan daude: Gelnst, Zprist, Snifst, Stingst.

Energiaz ondo abiatu gara, baina aurrera egin ahala apur bat erori. Moztu egin behar genuke testua? agian bai; bestela, gero eta gutxiago behar dugu papera.

Antzerkia oholtza gainekoa da, oholtzaren atzekoa, eta baita azpikoa ere. Esperientzia, bizimodua. Oholtza gainekoa denborari lapurtzen diogun denbora da. Gehienetan denboraren jabe ez garelako geure egin ditugun denbora zatiak, askatasun eremuak. Denbora librea edukitzea zer den ez dakit, baina agian bai denbora liberatua.

Nor gara oholtza gainean ez gaudenean?
Batzuetan oholtza gaineko lilurak jarraipena du: Usurbilen baserri eder batean prestatu ziguten afaria. Antzerkia familia ere bada.