BIGARREN EMANALDIA EZTENAN





Errenteria/Oreretako Eztena teatro egunen barruan eskaini genuen bigarren emanaldia. Estreinaldia pasata, bigarren emanaldia neurri handi batean lagun artean zela jakinik egin genion aurre emanaldi honi.



Emanaldiaren ostean Eztenan solasaldia egin ohi da aktuatu dutenekin. Egia esan, sorpresa handia hartu genuen egun honetan 'gustatu zait/ez zait gustatu'etatik harago jendea iritzia ematen, antzezlana aztertzen eta interpretatzen hasi zenean. Izan 'Herio heroi' testua bulkada bati erantzunez sortu zen, ez hainbeste azterketa arrazionaletik. Eta hala ere Oreretako emanaldiarekin antzezlanak espero ez genuen dimentsio politikoa hartu zuen.



Lehen bi emanaldien ostean gogoz geratu gara pertsonaietan, testuak sortu dizkigun gogoetetan, sakontzeko.