HERIO HEROI antzezlana




HERIO HEROI antzezlanaren irakurketa dramatizatua

aktoreak: Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Oier Guillan.
jantziak: Idoia Beratarbide.
musika: Ander Fernandez.

'Herio heroi' testua Oier Guillanek idatzi eta 2009ko Cafe Bilbao saria jaso ostean eman zen ezagutzera.

Proiektu hau Metrokoadroka sormen ekimenaren eskutik eskaintzen da.

Etorkizuneko uneren batean hildakoek usteltzeari utzi diote eta senideek gorpuen kargu egin behar dute, haiekin elkarbizitza eginez. Zprist eta Gelnst anaia umezurtzek ezustean beren aitaren gorpua hartu beharko dute bere gain. Etortzear diren garai zaharren orainari buruzko komedia absurdua.