Denboraldi honen amaiera, Zubietan eta Bilbon

Bi urte pasa dira Herio heroi martxan jarri genuenetik, eta oraindik bizi-bizirik dago. Oraingoz udako geldialdia datorkigu, eta aurretik bi hitzordu:

-Ekainaren 22an 22:00etan Zubietan (Gipuzkoa), Kaxkape lokalean.

-Uztailaren 1ean 'Gala galanta' ekimenaren barruan pieza bat egingo dugu DEJABUko lagunekin batera, BERRIAren alde. Gelnst, Zprist, Arantxa eta Luismari igoko dira oholtzara. Bilbon, Pabiloi 6an.

BERTAN ELKAR IKUSIKO DUGULAKOAN, BESARKADA DEMOKRATIKOAK AURTEN BIDAIDE IZAN DUGUN ORORENTZAT!!!


'Herio heroi' Bartzelonan



Gelnst, Zprist, Snifst eta Stingst Bartzelonan egongo dira ekainaren 1ean, 20:00etan, Euskal Etxeak luzatutako gonbiteari esker.

Iaz ere egon ginen 'Eskuen sustraiak' ekin, plazer bat!!!

Martxoaren 11an Itsasun, Harri Xuriren eskutik

Euskal Teatroa oinarri jaialdia antolatu du Harri Xurik martxoaren 10 eta 11an. Hemen duzue egitaraua osorik:

HERIO HEROI Oñatiko Santa Ana antzokian

HERIO HEROI antzezlana egingo dugu otsailaren 10ean Oñatiko Santa Ana antzokian 22:30ean. Egun horretan ez ohiko kolaborazioa izango dugu oholtzan JABI BARANDIARAN aktorearena.



''Horra. Hilotz bat daukagu bizkar gainean, baina ezin gara beraz edonola libratu. Ez dago zer itxaron zibilizazioaren amaieratik, bere heriotza klinikotik. Bere horretan, historialarien interesa baino ezin du piztu.  Gertaera bat da, erabaki bilakatu behar da. Gertaerak saihesgarriak dira, erabakia politikoa da. Zibilizazioaren heriotza erabaki, hori gertatzeko moduaren denaren ardura geureganatu: erabakiak baino ezin gaitu hilotzaz libratu''. 
'Heldu den matxinada' (Txalaparta, 2011) liburutik hartutako aipua. 
 
 

Harrera beroa Lakaxitan


Irunen, Lakaxita gaztetxean egin genuen urteko lehen emanaldia urtarrilaren 29an. Gaztetxea lepo, publikoa bero, etxean sentitu ginen. ESKERRIK ASKO GERTURATU ZITENEN GUZTIOI, ETA BATEZ ERE ANTOLATZAILE IBILI ZINETENOI!!!


Ezagutu Lakaxita HEMEN!!!


HURRENGO GELTOKIAK: Oñati eta Itsasu.

Ernst Llucheko emanaldiko argazkiak

''ZPRIST.- Arraioa, ez dut ezer oroitzen!
GELNST.- Hori demokrata zarelako da.
ZPRIST.- Zer esan nahi duzu?
GELNST.- Demokraziak gizarteari gertatu zaion gezurrik handiena da. Demokraziak ahanzturan berdintzen gaitu.
ZPRIST.- Baina zer diozu! Demokraziari esker dugu bakea! Demokrazia eskubideen berdintasuna da!
GELNST.- Demokrazia berdintasuna da. Eta kito. Ezberdina desagerraraztea da demokrazia. Denok historia berdina izatea. Denok gauza berak oroitzea. Denok gauza berak ahaztea''.








HERIO HEROI abenduan


Abuztuan Kukutzan emanaldia egin ostean, badatoz bueltan GELNST, ZPRIST, SNIFST ETA STINGST.

Hauexek hitzorduak:

- Abenduaren 16an Donostian 19:30ean Ernst Lluch kultur etxean.
- Abenduaren 28an Zarautzen 21:30ean Euskalduna tabernan (Kafe Torero egitaraua).

Gainera, Markina-Xemeingo irakurle taldean Herio heroi/Arra. Arraroa. liburua izango dute esku artean abenduaren 15ean 19:00etan.ESKERRIK ASKO!!!