HERIO HEROI ZARAUTZEN, ETA PAPEREAN



Emanaldia eskainiko dugu Zarautzen, Putzuzulo gaztetxearen 5. urteurrenaren harira. Igandean izango da, urriaren 31ean, 22:30ean.

Hasieratik ezagutu dugu askok Putzuzuloren bidea, antzerkiaren habia izan da sarritan, gure proiektuak erakutsi ahal izateko eta besteenak dastatzeko txokoa. ZORIONAK, PUTZUZULO!!!

Bestetik, ARTEZBLAI argitaletxeak HERIO HEROI argitaratuko du. Durangoko azokan eskuratu ahal izango da, EHAZEren standean. Gainera, Zprist, Gelnst, Snifst eta Stingst pertsonaiekin solasaldia izango da Ahotsenean, abenduaren 8an.