ESTREINALDIA BILBOKIN





HERIO HEROI estreinaldia

Bilbon egin genuen estreinaldia ekainaren 16an, kostata: lehenengo saiakera maiatzaren amaieran egin genuen, eta bertan behera gelditu zen, Euskaltzaindiaren aretoa inundatu zelako. Bigarren data jarri eta, orduan ere, gure talde-umorearentzat proba galanta, azken unerarte Bilboko alde zaharra inundatzekotan egon baitzen euriteen ondorioz.

Azkenean egin genuen, publiko majoa bildu zen, eta Mikel Martinez antolatzailea azken unerarte ibili zen dena ematen, ondo atera zedin. Espero dezagun Bilboki ekimenak ibilbide luzea izatea.